ARABA EUSKARAZ JAIAN LAGUNTZEKO DEIA

Ekainaren 14an Gasteizen ospatuko den Araba Euskaraz jaian laguntzeko eskaera luzatu digu San Bizente Ikastolak.

Laudio  ikastolari    MENDIZORROTZA  gunean , Txosna (12 lagun),  Garbiketa (8 lagun)  , Segurtasuna (8 lagun) eta Sarrera (4 lagun) goizeko ordutegian 9:00etatik 15:00etara betetzea egokitu  zaio. 32 pertsona baino gehiago lortuz gero bi txandatan banatuko ditugu lanak.

Izen-ematea    ondorengo bideak erabiliz bideratuko dugu:

  • Ikastolako idazkaritzara orrialde hau beteta helarazita.
  • 94 672 67 37 telefonoan.
  • eke@laudioikastola.eus posta elektronikoaren bidez.


TONBOLARAKO MATERIAL BILKETA

    
Araba Euskaraz egunean antolatuko den tonbolarako materiala biltzen ari da San Bizente Ikastola.

Tonbolarako balio dezakeen edozein gauza eskatzeko deia luzatu dute: opariak, jostailuak, liburuak, koadroak, eskulanak, mozorroak, propagandako estrenatu gabeko opariak... aurtengo erronka 5.000 oparitik gora biltzea izango dute.

Kontaktuak egiten ere laguntzerik dago: famatuekin kontaktatzeko edo enpresaren batean bestelako opariak lortzen laguntzeko (bisitak, baleak, sinatutako ekipajeak...).
Materialik bidali edo kontaktua eskaini nahi izanez gero jarri harremanetan Ikastolako idazkaritzarekin.

Etiketak: