ARABA EUSKARAZ JAIAN LAGUNTZEKO DEIA
Ekainaren 14an Gasteizen ospatuko den Araba Euskaraz jaian laguntzeko eskaera luzatu digu San Bizente Ikastolak.
Laudio ikastolari MENDIZORROTZA gunean , Txosna (12 lagun), Garbiketa (8 lagun) , Segurtasuna (8 lagun) eta Sarrera (4 lagun) goizeko ordutegian 9:00etatik 15:00etara betetzea egokitu zaio. 32 pertsona baino gehiago lortuz gero bi txandatan banatuko ditugu lanak.
Izen-ematea ondorengo bideak erabiliz bideratuko dugu:
- Ikastolako idazkaritzara orrialde hau beteta helarazita.
- 94 672 67 37 telefonoan.
- eke@laudioikastola.eus posta elektronikoaren bidez.
TONBOLARAKO MATERIAL BILKETA
Araba Euskaraz egunean antolatuko den tonbolarako materiala biltzen ari da San Bizente Ikastola.
Tonbolarako balio dezakeen edozein gauza eskatzeko deia luzatu dute: opariak, jostailuak, liburuak, koadroak, eskulanak, mozorroak, propagandako estrenatu gabeko opariak... aurtengo erronka 5.000 oparitik gora biltzea izango dute.
Kontaktuak egiten ere laguntzerik dago: famatuekin kontaktatzeko edo enpresaren batean bestelako opariak lortzen laguntzeko (bisitak, baleak, sinatutako ekipajeak...).
Materialik bidali edo kontaktua eskaini nahi izanez gero jarri harremanetan Ikastolako idazkaritzarekin.