2015 SAN ROKE JAIETAKO VII. UMEEN KARTEL LEHIAKETA

Laudioko Udalak “2015 San Roke jaietako VII. Umeen kartel lehiaketa” deitu du. 6 eta 12 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute eta lanak aurkezteko epea maiatzaren  4an amaituko da. Irabazleak 250 eurotan baloratutako material didaktikoz osatutako lote bat eskuratuko du.

Lanak DinA4 tamainan aurkeztu beharko dira eta aurretik saritu gabeak.  Lanak prestatu eta gauzatzeko joera guztiak eta edozein bitarteko tekniko erabili ahal izango dira (marrazkia, pintura, argazkia, collage edo itsatsi bilduma, e.a.).

Lehiaketaren oinarriak laudio.eus web gunean eskura daitezke.

Etiketak: