IKASTOLAKO LEHEN MIKROIPUIN LEHIAKETAKO SARIAK BANATU DITUGU

DBHko ikasleek Ikastolako Lehen Mikroipuin Lehiaketan parte hartu dute aurten. Nerea Santistebanek idatzitako mikroipuinak jaso du sari nagusia eta Iratxe Letonak eta Julen del Arcok idatzitakoek ere  Mikel Ayllon eta Txani Rodriguez idazle laudiorren laguntza izan duen epaimahaiaren aipamena jaso dute. Hirurek Zuhaitza liburu-dendan erabiltzeko erosketa bonoak jaso dituzte sari bezala.