JUUL KANPAINAKO HAUTESKUNDEAK ANTOLATU DITUZTE DBH4KO IKASLEEK
Euskal Herriko ikastoletako ikasleen irakurketaren zaletasuna bultzatzea helburu duen JUUL kanpainan parte hartu du Laudio Ikastolak aste honetan. Hortaz, Lehen Hezkuntzako 2. Zikloko eta DBH eta Batxilergo etapatako ikasleek gustukoen dituzten liburu eta ilustratzaileak aukeratzeko hauteskundea burutu zuten apirilaren 16an. DBHko 4. mailako ikasleak arduratu ziren hauteskunde mahaiaren antolaketaz.
Irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen honek aparteko protagonismoa hartzen du urtero apirila aldera Ikastolan, izan ere Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna ospatzen da apirilaren 2an eta Naziorteko Liburuaren eguna 23an.
JUUL hauteskundetako emaitzak
LHko 2. Zikloko mahaia
1.- “Nur eta haize arrosa “, Toti Martinez de Lezea, EREIN
2.- “Nur eta kobazulo liluragarria”, Toti Martinez de Lezea, EREIN
3.- “Galtzagorriei to, Iñaxito”, Trikuharri taldea, EREIN
4.- “Nur eta dordoken uhartea”, Toti Martinez de Lezea, EREIN
5.- “Bi sagu poltsikoan”, Michel Van Zeveren, ELKAR
DBHko mahaia
1.- “Nur eta islandiar gnomoa”, Toti Martinez de Lezea, EREIN
2.- “Dena sutan”, Suzanne Collins, SCHOLASTIC
3.- “After”, Amanda Todd, PLANETA
4.- “Gregen egunkaria”, Jeff Kinney, MOLINO
5.- “Jara Bartzelonan”, Jasone Osoro, ELKAR
Batxilergoko mahaia
1.- “Harry Potter eta sorgin harria”, J.K. Rowling, ELKARLANEAN-SALAMANDRA
2.- “Hegoak”, Iratxe Ormatza, LABAYRU
3.- “Zeru horiek”, Bernardo Atxaga, EREIN
4.- “Ahaztuen mendekua”, Alberto Ladrón Arana, ELKAR
5.- “Ez tiro egin anbulantziei”, Mikel Ayllon, ELKAR
Ilustratzaile aukeraketa
1.- Juan Luis Landa
2.- Neys Larry
3.- Luis Astrain
4.- Dani Fano
5.- Pablo Pinedo