IZAN EUSKAHALDUN IKASTOLAREN KILOMETROAN

Martxoaren 25eko ordu txikitan helduko da 19. Korrika Laudiora. 1394 kilometroa egokitu zaio Ikastolari, 2:55ean Letziaga bidegurutzetik abiatuko dena.

ZOZKETA

Aurtengoan etapa bakoitzeko ikasleez osaturiko ordezkaritza batek eramango du lekukoa Ikastolaren izenean, zozketa bidez erabakiko dena. Zozketan izena emateko epea asteartean, hilak 24an, 15:00etan itxiko da eta segidan jakinaraziko da emaitza. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak gurasoen ardurapean bertaratu beharko dira ekitaldian parte hartzera.

KORRIKA TXIKIA MARTXOAREN 26an OSPATUKO DUGU 15:40ean

Laudioko ikastetxe guztiok Korrika Txikian bilduko gara martxoaren 26an. Ikastetxe bakoitzari kolore bat egokitu zaio: ikastolari kamiseta beltza. Dortsalak ikastolan prestatuko ditugu.

Haur Hezkuntzako jantokiko ikasleek dortsala kamiseta beltzean erantsi eta egun horretan poltsa batean ekarri behar dute (hotz egingo balu kamisetak berokien gainetik eramateko modukoak izan beharko luke).

Korrika Txikiaren ibilbide orokorra: Ugarte, Zumalakarregi, Jose Aurre, Karmen, Nerbioi, Baias, Zumalakarregi eta Aldai Plaza.

Ikastolaren kilometroa Korrika Txikian: Zumalakarregi kalean (La Unión parean) hartuko dugu lekukoa eta Nerbioi kaleraino, Correos aurrean, eramango dugu. Handik Aldai plazaraino jarraituko dugu, Baias eta Zumalakarregitik gainerakoekin batera ibilbidea osatuz. Amaieran erromeria txiki bat egongo da 18:00ak bitartean.

Laudio Txikiko gurasoei gonbidapena luzatu nahi diegu egun honetan gurekin parte har dezaten, ibilbidean 5 urtekoen atzetik joateko tokia gordeko diegu.

OHARRAK:

Korrika Txikiaren egunean ohiko ikas ordutegia mantentzen da. Baina:

Ikasleak Aldai Plazan jaso behar dira, Korrika txikia Aldai plazara heltzen denetik 16:30 arte.

Ez da eskolaz kanpoko ekintzarik izango.

Garraioa erabiliko duten ikasleek banatu zaien aparteko komunikazioa bete beharko dute.