HAUR HEZKUNTZAKO GURASO ESKOLA ESKAINIKO DUGU MARTXOAN

Haur Hezkuntzako guraso eskola eskainiko dugu martxoan Laudioko Udaleko Ongizate eta Osasun Saileko Prebentzio Bulegoaren laguntzaz.

Osadi psikologia osasun zerbitzuak 3 saio eskainiko ditu astearteetan, hilak 10, 17 eta 31n, 14:45etik 16:15era, egoitza nagusiko batzargelan. Izen ematea Ikastolako idazkaritzan edo Haur Hezkuntzako postontzietan utzita bideratu ahal izango da martxoaren 6a bitartean.

Gurasoen eskolaren helburuak

Ekimenaren helburua gurasoen prestakuntza eta esperientzia-trukea ahalbidetzea da, seme-alaben hezkuntzarekin zerikusia duten gaiak landuz.

Horretarako seme-alaben ongizatearekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten zenbait gairi buruzko prestakuntza espezifikoa eskainiko da, helburua seme-alaben eta, oro har, familiaren ezaugarrietara egokitutako heziketa-estrategiak ikastea delarik.

Saioetan azalpen teorikoak eskainiko dira arbelarekin edo ikus-entzunezkoekin eta eztabiadarako tarteak bultzatuko dira talde txiki eta handietan. Horrez gain kasu praktikoen azterketa landuko da eta idatzizko material lagungarriak ere banatuko dituzte.

PROGRAMA

MARTXOAK 10: Autoritatea eta afektibitatea
Zertan datza autoritatea eta familia afektua: oinarrizko ideiak autoritatea jasotzeko.
Nola erakutsi afektibitatea.
Nola nahastu autoritate eta afektibitatea: babesle estiloa, zigortzaile estiloa, asertibo estiloa.

MARTXOAK 17: Arauak, mugak, opariak eta zigorrak
Zertarako dira arauak: Arauak jasotzeko ideiak
Oinarrizko teknikak: Goraipamena-Opariak, Kritika- Zigorrak, Elkarrizketa.

MARTXOAK 31: Erantzukizuna eta autonomia
Zer den erantzukizuna eta nola garatu: Logika ondorioak.
Autonomiarekiko ideiak eta nola garatu.
Gurasoen eredua erantzukizuna eta autonomia garatzeko.