IKASTOLEN ELKARTEAREN AISIALDI PROGRAMAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO

Ikastolen Elkarteak 2015 urteko udarako ekintzen eskaintzan izena emateko epea zabalduko du martxoaren 2an.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintzak biltzen dituzten informazio orri bereiztuak argitaratu ditugu Ikastolan. Ikastolen elkartearen www.aisialdia.eus eta www.ikastola.eus helbideetan programa osoari buruzko informazioa bistara daiteke bai eta izen ematea ere internet bidez bideratu.

Ekintza ezberdinen inguruko informazio zehatza Idazkaritzan eskuratu ahal izango duzue.  Edozein udalekutan interesatuta egonez gero ahalik eta azkarren bankuko ordainketa burutzea gomendatzen dugu biziki, zeren eta ordainketa agiriaren datak ezarriko du erreserba zenbakia.

Inskripzio fitxak Idazkaritzan eskuratu eta bideratu ahal izango dira; inskripzio fitxatan udaleku bakoitzerako baldintzak zehazten dira. Fitxarekin batera ordainketa agiria, 2 argazki eta gizarte segurantzako txartelaren kopia entregatu beharko dira.

Laudio Ikastolaren udalekuak

Ikastolaren udalekuak ekainaren 20tik 25era burutuko ditugu Zuhatza irlan Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. mailako bitarteko ikasleekin. Izena emateko epea, kuotaren zenbatekoa eta gainerako argibideak aurrerago jakinaraziko ditugu.