IKASTOLAKO BARNE BEKA PROGRAMA

Zailtasun ekonomikoak eta hileroko erreziboak ezin ordaindurik dabiltzan familientzako barne laguntza programa martxan jarriko du berriro Ikastolak.

Programa honen bitartez eta bazkide guztien ekarpenekin kuota ezin ordaindurik aurkitzen diren familiekin elkartasun sistema bat osatu nahi da. Banatzen den hornidura hau bazkide guztien ekarpenekin osatua da. Deialdi hau Ikastolako maila guztietara zuzendua dago.

Laguntza hauetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzako bekaduna izatea eta beraiek Jantokiko zerbitzurako ezarria duten errentaren langaren barruan sartzea. Gehienezko zenbatekoa, aurrekontuak ahalbidetuz gero, Jaurlaritzak emandako beka eta Ikastolako kuotaren zenbatekoaren arteko diferentziaren %50ekoa da; Jaurlaritzako beken osagarria izanik.

Eskabideak idazkaritzan eskura daitezke eta beraiek entregatzeko epea martxoak 22 izango da.