ABIAN DA 2015EKO HAUR DANBORRADA

Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako Batzordea Laudioko Haur Danborrada prestatzen hasi da eta Lehen Hezkuntzako ikasleak entseguekin hasi dira jada musika saioetan.  Apirilaren 24an, ostiral batez, ospatzea egokitu zaigu aurten.

Ikasle eta gurasoei dei egiten dizuegu Danborradan parte har dezazuen. Ezinbestekoa dugu jadanik partaide kopuru osoa, hau da, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako taldeetan aritzeko prest dauden ikasleen kopurua ezagutzea, bai eta gurasoena ere.

IZENA EMAN MARTXOAREN 6rako

Ikasleek zein gurasoek martxoaren 6a baino lehen eman behar duzue izena. Orri honen beheko aldea behar bezala beteta idazkaritzako bandejan entregatu.

Danborradan ateratzeko beharrezkoa izango da entseguetan parte hartzea.

ENTSEGU OROKORRAK ETA NORBERAK PRESTATZEKO JANTZIEN ARGIBIDEAK apirilaren 14ko zirkularrean iragarriko dira.

DANBORRADA ANTOLATZEN LAGUNTZEKO DEIA

Laguntzaile taldea osatu behar dugu eguneko beharrei heltzeko:Txokolatea prestatu eta banatzeko, danborrada aurretik ikasleei askaria banatzeko, plaza prestatzeko, ibilbidea zaintzeko edo danbor eta txalekoak banatu eta jasotzeko.

Ekintza bakoitzerako ordutegia eta pertsona kopurua zehaztu dugu. Anima zaitez ekitaldian laguntzen eta izena eman orri hau idazkaritzara helaraziz.

 

Etiketak: