IKASTOLAKO KROSA LARUNBATEAN LEHIATUKO DA

Iragan astean bertan behera geratutako XIX. Laudio Ikastola krosa ospatuko dugu otsailaren 14an, larunbata, 11:00etatik aurrera Lamuza parkean.
Lehiaketa Arabako Eskolarteko Txapelketa izango da.

Ikastolako neska-mutilak gonbidatu nahi ditugu espresuki kirola eta giro euskalduna uztartzen dituen ekimen honetan parte har dezaten.

Aurtengo kategoriek 2001 eta 2006 urteen tartean jaiotakoak hartuko dituzte barnean. Horrez gain gaztetxoenek, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherakoek, erakustaldi lasterketan parte hartzeko parada izango dute eguerdi partean.

Izen ematea

Izen ematea ostirala bitartean izango dugu zabalik idazkaritzan.

Laguntzaileak behar ditugu

Laguntzaileak behar ditugu ere ez ustean harrapatu gaituen deialdi hau behar bezala bidera dezagun.

Bezperako egunean, ostiralean, 3 pertsona heldu behar ditugu materiala Kultura Etxera eramateko. Igandean berriz, seinalizazioa jartzeko 4 pertsona heldu behar ditugu, eta beste 2 edari eta gaileta banaketan aritzeko.

Animatu eta izena eman idazkaritzan.

Etiketak: