2015EKO AGATE DEUNA BEZPERAKO KANTU KALEJIRA

Otsailaren 4an, eguraldiak ahalbidetuz gero, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak herrira aterako dira Agate Deunaren koplak abestera. Eguraldi iragarpenak ikusirik, Haur Hezkuntzako etapa ez da abestera aterako.

Lehen Hezkuntzako etapa 10:45ean zikloka abiatuko da herrian zehar abestera. LHko 1. eta 2. mailakoek Ikastolako idazkaritzan, Ardantzazar kalean,  Lamuza plazan eta azoka plaza zaharrean abestuko dute. 3. eta 4.mailako ikasleak Ostegieta plazan, anbulatorio aurrean eta Solozelai kalean arituko dira kopla kantari. LHko 5. eta 6. mailako ikasleek Ugarte auzora joko dute abestera.

12:00ETAN ALDAI PLAZAN

Herrian zehar kantari ibiliko diren ikasle guztiak Aldai plazan elkartuko dira 12:00etan. Ikatolako familia guztiak ekitaldia ikustera gonbidatzen ditugu, beti ere taldeen dinamika erres-petatuz ekintza behar bezala burutu dezagun.

ARRATSALDEKO PROGRAMA BERTAN BEHERA

Eguraldi iragarpenak ikusirik, arratsalderako iragarrita genuen ikasle eta gurasoen kalejira bertan behera geratuko da.