Bazkalosteko zaintza denboraren antolaketa LHko 4., 5. eta 6. mailan

Lehen Hezkuntzako ikasleen bazkalosteko zaintza denbora barruan 4., 5., eta 6. mailako ikasleei jantokiko jolas-orduan liburutegian egoteko aukera eskainiko zaie.

Jantoki zerbitzuko zelarien lana behar bezala antola dezagun, aldez aurretik espazio hau erabiliko duen ikasle kopurua ezagutu nahi dugu.

Ikasleen nahia behin ezagutuz gero, zaintza denboraren antolaketa hau irailaren 30etik aurrera erabiliko dugu. Izena emateko epea irailaren 23an amaituko da.