Lehen Hezkuntzako jantokiak ordutegia egokitzeko aukera eskaini du

    Ikasturteko lehenengo 3 asteetan, irailaren 27a arte, goizeko jarduera izango dugu  Lehen Hezkuntzan. Egun horietan jantokia darabilten ikasleak 15:00etan aterako dira Ikastolatik.  Ikasturteko asteazken guztietan eta ekainaren 9tik aurrera ordutegi hau izango dugu ere.

    Ikasleen irteera ordua 14:30era aurreratu beharra duten familiek baimen idatzia helarazi beharko dute jantokian.