IKASLE OHIEK IKASTOLATIK KANPOKO ESPERIENTZIA ESKAINI ZUTEN ORIENTAZIO AZOKAN

Urtarrilaren 16an 5. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka ospatu genuen Laudio Ikastolan.

Goizean zehar DBHko 4. maila eta Batxilergoko ikasleria Deustu eta Mondragon Unibertsitateek, Ikastolen Elkarteak eta Bilboko Merkataritza Ganberak gidatutako tailer praktikoetan aritu zen.

Txabi Alvarado, Asier Torres,  Itxaso Garcia, Arantza Muguruza, Uztai Largatza, Unai Galdos, Eneritz Arbide eta Ainhize Solaun ikasle ohiak ere hurbildu ziren Ikastolan burututako ikasketen ondoren izandako esperientzia ikasleekin partekatzera.
Arratsalde partean berriz, Azokara hurbildutako Unibertsitate eta Lanbide Heziketa ikastetxeen informazio mahaietara eta hitzaldietara hurbiltzeko aukera izan zuten Ikasleek.