XI PIZTU ITXAROPENA KARABANA

Aurreko urteetan bezala, XI. Sahararen Aldeko euskal karabana: “piztu itxaropena“ ekimena abian dago, Sahararen Aldeko Euskal Koordinakundeak antolatua eta Euskal Fondoaren laguntzaz.

Karabana honen helburu nagusia Saharako errefuxiatuei ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan pairatzen duten elikagai falta asetzeko nahian. Aurten atuna eta sardinak oliotan, azukrea, pasta, arroza, lekaleak (dilistak, e.a.) eta konpresen bilketa proposatu digute.

Laudio Ikastolan aukera izango duzue urtarrilaren 16ra arte, ostirala arte, aurretik aipatutako produktuak ekartzeko.