5. ORIENTAZIO AKADEMIKO ETA PROFESIONALERAKO AZOKA

Batxilergo ondorengo ikasketei begira dituzten egitasmoak argitzeko ariketa egin dute Laudio Ikastolako ikasleek urtarrilaren 16an antolatuko duten 5. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka iragartzeko sare sozialetara igo duten bideoan.

Denok txikitatik eskolaratzean erantzun behar izan dugun “Zer izan nahi duzu nagusia zarenean?” galdera  abiapuntu hartuta, Batxilergo ikasketak amaitzear dauden gazteengan sor daitezkeen egoerak antzezten saiatu dira iragarkian. Horretarako, Haur Hezkuntzako 5 urte, Lehen Hezkuntzako 4. maila eta DBHko 4. mailako ikasleen gogoetatik abiatuta, oraingo Batxilergoko ikasleek etorkizunari begira dituzten kezkak islatu dituzte.

 

5. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka

Utarrilaren 16an 15:30etik aurrera

Izan ere “Etorkizunari begira” lema du Laudio Ikastolak Batxilergoko ikasleei zuzenduta antolatzen duen Orientazio akademiko eta profesionalerako azokak. Hainbat unibertsitate eta Lanbide Ikastetxeetako informazioa jasotzeko aukera eskaintzen da berton, ikastetxe bakoitzak azokan jarriko duen informazio gunearen bidez zein ostiral arratsaldean zehar eskainiko dituzten hitzaldien bidez. Ekitaldia 15:30ean hasiko da informazio guneen irekierarekin eta 16:00etatik aurrera hitzaldiak eskainiko dituzte. Deustu, Mondragon eta Nafarroako Unibertsitateek, Andra Mari Irakasle Eskolak eta Bilboko Merkataritza Ganberak dituzten gradu eskaintzaz aparte Lanbide Heziketa alorrean Ikastolen Elkarteak, Amurrioko Zaraobe Institutuak, Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolak eta Laudio Institutuak eskaintzen dituzten zikloak ere aurkeztuko dituzte bertan.

Ekitaldia Laudio eta inguruko herrietako ikasleei zabalik izango da eta beste ikastetxerik konfirmatuz gero, ikastolako web gunean, www.laudioikastola.eus, iragarriko dute.