0-3 URTEKO HAURREN FAMILIENTZAKO IRAKURKETA KLUBA

Laudioko Udaleko euskara arloak eta udal liburutegiak “Bularretik mintzora” irakurzaletasuna sustatzeko ekimena garatzen dute ikasturtero herriko ikastetxeetako irakasleriarekin elkarlanean.

Oraingoan Irakurketa Klubaren hitzorduak prestatu dituzte 0-3 zikloan haurrak matrikulatuta dituzten familientzako datozen azaroak 27 eta abenduak 4 eta 10ean udal liburutegian 18:00etatik 19:30era.

Haurrek eta gurasoek elkarrekin partekatzeko euskarazko saioak izango dira. Berton haur eta gurasoen artean irakurketa giroa sortzeko baliabideak eskainiko dituzte, besteak beste, kalitatezko euskarazko bibliografiaren ezagupena eskainiz eta liburuen komentarioak bultzatuz.

Toki kopuru mugatua izango denez gero, aurretik udal liburutegian izena ematea gomendatzen dugu. Eskuratu HEMEN izena emateko orria.