ARABA EUSKARAZ KANPAINAKO ARDO ETA OLIO ESKAINTZA

Oiongo San Bizente Ikastolak Araba Euskarazerako etiketatutako ardo eta olio eskaintza luzatu du Eguberriari begira.

Aurten eskainitako ardoa Gorrebustoko Torre San Millan upategian ekoiztutakoa da, uzta-urtekoa eta ondua jarri dituzte aukeran. Olioa berriz Moreda Arabako “La equidad” errota kooperatiban ekoizutakoa da, Eusko Label marka duena.

 

 

Produktu bakoitzeko botila solteak erosterik dago , baita ere hiru produktuak biltzen dituen estutxea. Ardoa bestetik 3 botilako estutxeetan eta 12 botilako kutxatan ere dago salgai.

Laudio Ikastolako idazkaritzak eskaera orriak  jasoko ditu abenduaren 12a bitartean, baita, laudio@ikastola.net posta elektronikoan eta 94 672 67 37 telefonoan.