IKASTOLAKO BARATZA LANDATZEN HASI DIRA DBH 1. MAILAKO NESKA MUTILAK
Urrian izandako eguraldi epela lagun, DBHko 1. mailako neska mutilak Ikastolako baratzean lanean aritu dira aitzurraz.
Lehen lanak Ikastolako aita batek musu-truk emandako ongarri zakuak zabaltzea eta ondoren lurra harrotzea izan dituzte.
Ondoren, neguko barazkiak landatzeari ekin diote, besteak beste, berakatzak, ilarrak, babak eta eskarolak. Primeran ibili dira lanean eta laster batean jasotako uzta erakusten izango ditugu.