2014/15 BEKA DEIALDIA AZAROAREN 14A ARTE EGONGO DA ZABALIK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2014/2015 ikasturterako beka deialdia jarri du abian. Azaroaren 14a bitartean 0 urtetik 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako laguntza eskaerak egin edo berritzeko epea egongo da zabalik.

Deialdiaren informazio orria eskuratu HEMEN.

BEKA TXOKOA
Familiei bekaren tramitazioa erraztu asmoz, beka txoko edo bulegoa izango dugu zabalik Ikastolako sarrera nagusian ondorengo ordutegiarekin:
astelehen eta asteazkenetan 08:30etik 12:30era

astearte, ostegun eta ostiraletan 13:00etatik 17:00etara

BEKA BERRITZAILEAK
2013/14 ikasturtean beka jaso zuten ikasleek beka berritzea baino ez dute egin beharko. Horretarako gurasoetako batek berritze inprimakia izenpetu beharko du  beka txokoan.

ERRENTA AITORPENA EGITEN EZ DUTEN FAMILIAK
2013 urtean errenta aitorpena egin ez duten familiek 2013an jasotako diru-sarrerak edota bizi baliabideak inprimaki ofizialekin ziurtatu behar dute.

LAUDIO TXIKI
Haur Hezkuntza 1. zikloko ikasleek laguntza mota ezberdina eskura dezakete  matrikulatuta dauden mailaren arabera.

O eta 1 urteko haurrek, 2013an eta 2014an jaiotakoek, kuotarako laguntza eskura dezakete, hilean gehienez 90 eurokoa.

2 urteko haurrek, 2012an jaiotakoek, ikasketak ordaintzeko laguntza, 200€, eta jantokirako laguntza, gehienez 712€, eskura dezakete.

Ziklo honetarako 1. errenta muga egiaztatu behar da kasu guztietan.

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA
3, 4 eta 5 urteko ikasleek, 2011, 2010 edo 2009an jaiotakoek, 2. errenta muga egiaztatu beharko dute ikasmaterialerako laguntza, 78€, zein jantokiko laguntza, gehienez 712€, eskaera berrietan.

LEHEN HEZKUNTZA ETA DBH
LH eta DBH etapatan 3. errenta muga egiaztatu behar da ikasmaterialarako laguntza eskuratzeko eta 2. errenta muga jantokirako eskaera berrietan.

BATXILERGOA
Batxilergoan 3. errenta muga egiaztatu behar da ikasmaterialeko laguntza eskatzeko eta 2. errenta muga garraiorako eskaera berrietan.