ZIBURUKO IKASTOLARI BABESA EMATEKO MANIFESTAZIOA

Laudio ikastolak azaroaren 8an arratsaldeko 16:00etan Ziburun bertoko Kaskarotenea Ikastolaren alde deitu den manifestazio deialdiarekin bat egin du.
Kinka larrian dago Ziburuko ikastola, bertoko  alkateak ikastola husteko agindua eman du, bestela ikastola hustera jendarmeak bidaliko dituela mehatxu eginez.
Bertora joateko dohako autobusa antolatuko du Ikastolak. Interesatutako fam iliak idazkaritzan eman beharko dute izena.

 

 

IKASTOLEN AGERRALDIA

Euskal Herriko ikastolen babesa jaso zuen urriaren 24an Ziburuko Kaskarotenea ikastolak, Durangon egin zen agerraldi jendetsu baten bitartez. Ikastoletako dozenaka ordezkari (zuzendari, irakasle, guraso, ikasle...) elkartu ziren agerraldian, eta Kaskaroteneari babesa emateaz gainera, azaroaren 8an Ziburun egingo den manifestaziora dei egin zuten.
Irakurri gehiago www.ikastola.eus web gunean
.


 

Etiketak: