LOTERIA TAKO OSAGARRIAK ESKATZEKO PROZEDURA
Laudio ikastolako Artezkaritza Batzordeak Loteria sistema aldatzea erabaki du aurtengo ikasturtean.
Bazkideen asanblada ezberdinetan hitz egindakoa ardatz hartuta, Ikastola osatzen dugunon ardura ikastolarentzako baliabideak topatzea da; hortaz, eta idea hori abiapuntu moduan harturik, Loteria sistemaren aldaketa ekimena planteatzen dugu.
Ikastola osatzen dugun familia orori loteria tako bana egokituko zaigu, eta berau saltzeko SAIAKERA egitea ESKATZEN dizuegu Artezkaritza Batzordetik.
Loteria takoa jasotzea derrigorrezkoa izango da guraso guztien partetik. Horretarako, Idazkaritzan jasotzea gomendatzen dizuegu URRIAREN 20tik aurrera. Posible ez izatekotan, idatziz ikasleen edo beste guraso baten bitartez bidaltzea eska dezakezue. Jasotzen ez den kasuetan, kontrakoa idatziz adierazi ezean, loteria takoa ikasleen bidez bidaliko da etxeetara azaroaren 10ean.
Loteriaren kobrantza azaroaren 15ean jaulkiko den erreziboan azalduko da. Soberan geratutako loteria takoak data horretatik aurrera idazkaritzan salgai izango ditugu.
Tako bakoitzak 10 papeleta izango ditu. Papeletaren prezioa 2.50€-takoa izango da, 2€ loterian jokatuko direlarik, eta gainontzeko 0.50€ak ikastola laguntzeko izango dira. Beraz, tako osoaren balioa 25€takoa izango da.
Edozein familiak egokitu zaion loteria takoa baino gehiago sal dezake, nahi beste loteria tako eskatzea ere posible da, ikastolari guztiz lagungarria baitzaio. Horretarako, behean azaltzen den koadroan adieraz ezazue GUZTIRA zenbat loteria-tako nahi dituzuen eta idazkaritzan entrega ezazue azaroaren 10a baino lehen.
Ekimen honetan parte hartu nahi ez duen familiak loteria-takoa itzultzeko aukera izango du azaroaren 10a arteko epean, Idazkaritzan aldez aurretik jasotako takoa entregatuz (takoak osorik egon beharko du). Loteria epe barruan itzultzen duten familiei EZ zaie EZER KOBRATUKO, baina ezinbestekoa da itzulketa gauzatzea.
Bestalde, jakin badakigu, hainbat familiek ez dutela loterian jokatzea gustuko, baina gustura lagunduko lioketela Ikastolari; hau kontuan izanik, aukera dago loteria ez saltzeko eta loteria bidez jasoko dugun laguntzaren ekarpena bakarrik egiteko. Horrela nahi izatekotan, arren adieraz ezazue takoa jasotzerakoan.
Ekimen honen helburu bakarra ikastolarentzako baliabideak lortzea da. Loteria sistemaren bidez egitea, bigarren maila baten geratu beharko litzateke. Horregatik, ikastola osatzen dugun familia guztiei beste esfortzu bat eskatzen dizuegu. Bide batez, norbaitek diru iturri hauek areagotuko dituen edozein ekimen planteatuz gero, ikastolatik berauek bultzatuko ditugula ziurtatzen dizuegu. Mila esker aldez aurretik!