Araba Euskaraz jaira joateko autobusak

Ekainaren 15ean Lapuebla de la Larbarkan  ospatuko da Araba Euskaraz, Arabako Ikastolen jaia. Assa Ikastolak prestatutako ekitaldi guztien informazioa www.arabaeuskaraz.net web orrialdean duzue.

Laudioko udalak autobus zerbitzua eskainiko du jaira hurbiltzeko; 09:30ean abiatuko dira institutu aurretik eta 19:00etan Lapueblatik bueltan. Txartelak  euskara arloan izango dituzte salgai 9 eurotan ekainaren 12ra arte. 18 urtetik beherakoek gurasoen baimen idatzia eraman beharko dute.

LAGUNTZAILEAK

Laguntzaileak beharko dira autobusen  funtzionamendua bideratzeko. Txartelak jaso eta itzulera ordua bermatzeko ardura izango dute.
Animatu eta izena eman ikastolako idazkaritzan.