Araba Euskaraz jaian laguntzeko deialdia

Ekainaren 15ean Lapueblan ospatuko den Araba Euskaraz jaian laguntzeko eskaera luzatu digu Assa Ikastolak.

Laudio  ikastolari HERRIA gunean (mazuelogunea), Herriko txosna (16 lagun), Diru­ trukea (2 lagun) eta Segurtasuna (14 lagun) goizeko ordutegian 9:00etatik 14:30era betetzea egokitu  zaio. 32 pertsona baino gehiago lortuz gero bi txandatan banatuko ditugu lanak.

Izen-ematea    ondorengo bideak erabiliz bideratuko dugu:

Ikastolako idazkaritzara orrialde hau beteta helarazita.
94 672 67 37 telefonoan.
eke@laudioikastola.net posta elektro-nikoaren bidez.

Etiketak: