IKASTOLAKO JAIAN LAGUNTZEKO DEIALDIA
Maiatzaren 17an ospatuko dugu Ikastolako jaia. Batxilergo etapa amaitzen duen promozioaren ohiko agurrarekin batera, 1996an jaiotakoen txanda izango da aurten, 1984 urtean jaiotako ikasle ohien omenaldia uztartuko dugu ekitaldian.
Eguneko programak hockey, pilota eta futbito partidak, xake lehiaketa, karate erakustaldia, rokodromoa, ipuin irakurketa kolektiboa, gazteentzako graffiti tailerra, haurrentzako puzgarri, jolas eta ikuskizunak, batukada, trikitilarien girotzea, euskal dantza saioak eta ikasleen musika emanaldi akustikoak ere eskainiko ditu. Herri bazkariaren ostean dantza plaza saioa antolatu dugu jaiari amaiera emateko.
BAZKARIRAKO BONOAK SALGAI
Jaiaren ekitaldi nagusia hurbildutako guztiak elkartuko gaituen herri bazkaria izango da. Bi gune diferentetan kokatuko dugu, 3-12 urte bitartekoek Ikastolako jantokian bazkalduko dute eta ondoren ikuskizun bat izango dute. 12 urtetik aurrerakoek, ikasleek zein gurasoek, kiroldegian bazkalduko dute. Txartelak idazkaritzan salgai izango dituzte maiatzaren 5etik 14ra arte. Prezioak: 3-12 urte bitartekoek 3€, 12-18 urte bitartekoek 6€, helduek 12€
LAGUNTZAILEAK
Jai egunean esku bat botatzeko prest bazaude, laguntzaile txartela bete eta idazkaritzan entregatu ahalik eta arinen. Jaso HEMEN izena emateko orria.