ENJOY ENGLISH PROGRAMA ARESKETA IKASTOLAREN ESKUTIK

“Enjoy english” programaren esperientzia arrakastatsua ikusirik, Aresketa Ikastolak hezkuntza zerbitzu berritzaile hau eskainiko du. Ikastaroa Ikastolen Elkarteak uztailerako dituen ingeles programen artean kokatzen da; 5-12 urte bitarteko umeei begira antolatua. Informazio zehatza duzu Ikastolen Elkartearen udalekuetako web txokoan: http://udalekuak.ikastola.net/enjoy

Ikastaroa ekainaren 25etkik uztailaren 22ra garatuko da 09:30etik 13:30era.

MATRIKULA
Matrikularen kostea 296 eurokoa izango da (dena barne) eta bi epetan ordainduko da, 148€ apirilaren 17a baino lehenago  eta ekainaren 6a baino lehenago gainerakoa.
Ordainketak  Aresketa Ikastolak Laboral Kutxan duen 3035 0089 13 0890700691 kontuan egin beharko dira. Matrikula inprimakia Laudio Ikastolan bideratu ahal izango da apirilaren 9a arte.

Programako monitore bat etxean har-tzen duten familiek ikastarorako matrikula bat  dohainik izango dute. Toki mugatuak direnez, inskripzio ordena ordainketa agiria barne duten matrikula inprimakien datak ezarriko du.

Informazio gehiagorako deitu Aresketa Ikastolara: 945 89 03 60.