UMEENTZAKO SUKALDARITZA IKASTAROA

Lehen Hezkuntzan ari diren umeentzako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Laudioko udalak apirilaren 22tik 25era. Izen-ematea Euskara Arloan bideratuko dute apirilaren 1etik aurrera. 10 euroko kuota ezarri dute.

Ikastaroa Zubiko Etxean eskainiko dute. 10:30etik 12:30era jakiak prestatzeko saioa burutuko da eta 12:30etik 13:30era jakiak dastatu eta baloratuko dituzte.

Janaria nola prestatu azaltzeaz gain, elikatze osasungarriaren irizpide eta onurak azalduko dira. Baita erostean zer lehenetsi behar dugun. Izatez, azken hau praktikan jartzeko, ostegunetako baserritar azoka bisitatuko da, zer dagoen aztertzeko eta komentatzeko.
Ikastaroan zehar eguneko menu bat osatuz joango dira, besteak beste, lasagna, era askotako tortillak, taloa, bizkotxoa, madalenak edo fruta tartaletak.

Etiketak: