UDABERRIKO BERTSO BARNETEGIA

Aiara eskualdeko udalek eta Arabako Bertsozale elkarteak bertso-barnetegi bat eskainiko dute Espejon apirilaren 22, 23 eta 24an.

Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.a bitarteko ikasleek Laudio udaleko Euskara Arloan eman beharko dute izena martxoaren 17tik 28ra.

Bidaia, begiraleak, otorduak, lojamendua eta materiala barne hartzen duen 40 euroko kuota ezarri dute.