2013/2014 Ikasturte hasierarako argibideak

Irailaren 9an emango diogu hasiera 2013/2014 ikasturteari. Irailaren 27a bitartean ordutegi jarraitua (goizez bakarrik) izango dugu maila eta etapa guztietan.
Laudio Txiki irailaren 5etik izango dugu zabalik eta irailean zehar ere zikloko laguntza-ordutegia erabiltzeko aukera egongo da.
Haur Hezkuntzako 0, 1, 2 eta 3 urteko haurrek egokitzapen-aldia izango dute irailean zehar.

3 URTEKO HASIERAKO BILERA
3 urteko gelan hasiko diren ikasleen gurasoentzako bilera irailaren 5ean, arratsaldeko 17:30ean, Haur Hezkuntzako psikomotrizitate gelan egingo dugu.

IRAILEKO ESKOLA ORDUTEGIA
HH eta LH: 9:00etatik 13:00etara
DBH: 9:00etatik 15:00etara
BATXILERGOA: 9:00*etatik 15:00etara
(*astearte eta ostegunetan sarrera 08:05ean)

idazkaritza zabalik izango da irailaren 2tik aurrera

JANTOKI ZERBITZUA
2013/14 ikasturtearen antolaketa

2012/13ko erabiltzaileak
    Hurrengo ikasturterako jantoki zerbitzurako izen ematea automatikoa izango da irailaren 9an hasiko direnentzat, hau da, altan jarraituz gero, ez dute tramiterik burutu behar.
    Iraileko jarduera jarraituko egunetan (9tik 27ra) jantokia erabiliko ez dutenek aurretik jakinarazi behar dute.
Baja eta alta berrien jakinarazpena
    Datorren ikasturtean jantokia erabiltzen jarraituko ez dutenek idazkaritzan jakinarazi behar dute.
    2013/14 ikasturterako alta berriak (aurten jantokia erabili ez dutenen kasua) idazkaritzan jakinarazi behar dira.