LH3 GUGGENHEIM MUSEOAN
Kaixo lagunok!!!
Otsailaren 14ean, LH 3. mailakoak goizean trena hartu eta Bilbora joan ginen. Bilboko Guggenheim museo famatua bisitatu genuen, zelako pasada!! A zer nolako museo polita eta handia den!
Egun horretan, Ernesto Neto izeneko artistaren erakusketa zabaldu zuten eta oso interesgarria iruditu zitzaigun, izan ere, arte lanak ikutu, usaindu… ahal izan genituen, baita txamana ikusi ere!
Ondoren, tailer bat egin genuen baina haize handia ibili zen eta gehiengoei apurtu zitzaigun.
Puppy-ren ondoan argazki batzuk atera genituen egun hau gogoratzeko.
Bilbon bazkaldu genuen eta Bilboko zibu modernoetan jolastu eta gero, Laudiora itzuli ginen.
Primerako eguna izan zen!!