PARTAIDETZA

IKASTOLAKO PARTAIDETZA FOROAK

FAMILIEN LANKIDETZA EGUNEROKO FUNTZIONAMENDUAN

Ikastolaren funtzionamenduak planteatzen dituen erabaki nagusiak Kooperatiba egituraketak ebazten ditu eta berton familiek dute hitza eta erabakia.

Batzar Orokorrean  adosten dira urteroko lanaren ildo nagusiak eta ondoren, egunerokoan, Artezkaritza Kontseiluan, Eskola Kontseiluan edo batzorde ezberdinetan bideratzen dira.

Jarduera pedagogikoari dagokionez, ikasmailako guraso bilerek informazio eta kontrasterako foroa eskaintzen dute. Formakuntza aukerak ere eskaintzen zaizkie familiei hezkuntza jardunaldi, guraso eskola eta hitzaldien bidez.

GELAKO GURASOEN ORDEZKARIAK

Ikastolako komunitate osoaren arteko komunikazioa erraztea eta eguneroko funtzionamenduan partaidetza areagotzeko helburuarekin, ikastalde bakoitzeko Gurasoen Ordezkariak izendatzen dira, Guraso Ordezkarien Batzarraren bidez Ikastolako Artezkaritza Kontseiluarekin elkarlanean aritzen direnak.

Ordezkarien zeregin nagusia beraien gelako gurasoen artean informazioa zabaltzea eta ikasturtean zehar sortzen diren ekimen ezberdinetan partaidetza dinamizatzea da.

INFORMAZIO KANALAK - FAMILIEKIN KOMUNIKATZEKO PROZEDURAK

Guraso eta ikasleekin komunikatzeko hainbat prozedura eta bide ditu Ikastolak. Prozedura eta bide horien helburua familia eta ikasleekin informazioa elkartrukatzea eta beraiengandik iritzi, proposamen eta hobekuntzak jasotzea da.

Bi motako komunikazio kanalak bereizten ditugu:

1.- INFORMAZIO PERTSONALA

Eguneroko gorabeheren komunikazioa

Egunerokoan gertatzen den edozer lehenbailehen jakinaraztea oso inportantea da, bai Ikastolan irakasleek behatutakoa, bai etxean gertatu eta tutoreak jakin beharrekoa, esate baterako, gaixotasunak, istripuak, portaera arazoak... Holakoetan kanal zuzenena telefonoa da. Bestelako bideak dira ohar idatziak edota ikaslearen agenda. Kasu guztietan helburua informazioa modu azkarrean helaraztea da.

TUTORE-GURASO ELKARRIZKETAK

Ikasturtean zehar, beharrezkoa denean, tutore, guraso eta ikasleak elkartu egiten dira ikasturtea nola doan komunikatzeko eta egon daitezkeen arazoak bideratzeko.

EBALUAZIO TXOSTENAK

Oro har, ebaluazio bakoitzaren amaieran, ikaslearen kalifikapenak eta bestelako balorazioak jasotzen dituzten ebaluazio txostenak jaulkitzen dira.

ALEXIA PLATAFORMA

Ikastolaren barruko komunikaziorako tresna digitala da. Berton familiek ikasleen ebaluazio txostenak eta ikastolako fakturazioa kontsulta dezakete.

2.- INFORMAZIO OROKORRA

IKASMAILAKO BILERAK

Ikasturtearen aurkezpena, balantzea eta datorren ikasturteari begirako orientabideak eskaintzeko asmoz antolatzen dira.

ZIRKULAR INFORMATIBOAK

Asteartez argitaratzen dira paperez zein digitalean. Ikastolaren egunerokoan sortzen diren gaien berri ematen dute: Eskolaz Kanpoko Ekintzak, Jantokia, Garraioa, Bekak, Ekintza puntualak....

IKASTOLA ALDIZKARIA

Ikastolen Elkarteak argitaratutako hilabetekaria da. Ikastolen mugimenduaren jarduerari buruzko informazioa ematen du.

INFORME OROKORRAK ETA BARNE BULETINAK

 Batzar Orokorretarako prestatzen dira. Kooperatibak organo honen bidez aztergai izaten dituen gaien inguruko informazioa ematen du: ekonomia, Artezkaritza Kontseiluaren osaketa, proposamen berriak... Era berean, asebetetze inkesten laburpena eta barne buletinak banatzen dira: ikasturterako eskolaz kanpoko ekintzen egitaraua eta Laudio Txikiko gela bakoitzerako argibide zehatza –Seaska, Katuka eta 2 urteko egokitzapena-. 

IKASTOLAREN WEB GUNEA:  www.laudioikastola.eus

Bertantxe duzue gida honetan azaltzen zaizun guztia eta Ikastolak argitaratzen dituen guraso ohar, menu orri eta txostenak. Horrez gain, aldiro-aldiro, Ikastolan sortutako albisteak edo egindako eta programatutako ekintzen irudiak eskaintzen ditu. Bisita ezazu.

SARE SOZIALAK