ETWINNING EKIMENEAN MURGILDU DIRA IKASTOLAKO BLOGARIAK

Ikastolako DBHko ikasleak Europa osoko ikastetxeak harremantzen dituen etwinning ekimenean ari dira parte hartzen. Ikasturte hasieran Lip Dub bat ekoiztu zuten ikastolaren aurkezpen gisa eta orain 3 blog sortu dituzte ingeleraz egiten dituzten lanen berri emateko.

DBH1

School magazine-sharing history izeneko bloa sortu dute. Musikarekin lotutako bideoak eta Ikastolaren jarduerari buruzko hainbat albiste ere igo dituzte bertora.

DBH2

We are Europe web txokoa sortu dute blogger plataforman DBH2ko ikasleek; ingelera arloan prestatutako aurkezpenen erakusleiho bihurtu dute.

 

DBH3

Teen life blogging izeneko bloga sortu dute. Ikasturte hasieran grabatutako lip dub-a ikus daite berton ingelerazko azpitituluekin.