Ikastolakide ugari bildu zen hilak 4an, Agate Deuna bezperaren iluntzean, herritik kalez kale kopla kantari aritzeko osatu genuen taldera. Betiko moduan primerako giroa izan genuen eta ziur batek baino gehiagok gogoan duela oraindik amaierako askariarekin hartutako betekada.