Araba Euskaraz koordinatzaile lanpostu eskaintza

Arabako Ikastolen Federazioak 2021 urteko Araba Euskaraz koordinatzaile berria aukeratzeko deialdia zabaldu du urtarrilak 17ra arte. Hautaketa prozesua Laudio Ikastolak kudeatuko du, hori dela eta interesdunek curriculuma helarazi beharko dute zuzendaria@laudioikastola.eus posta elektronikora urtarrilaren 17a baino lehen.
 
Perfila ondorengoa litzateke: 
• Euskalduna eta Arabarra.
• Ikastolekin harremana eta konpromisoa duena. Ikastola mundua eta Aiaraldea eskualdea ezagutzen dituena. 
• Lan taldeetan eta elkarlanean lan egitean gaitasuna. Lidergoa. 
• Antolaketa - kudeaketan gaitasuna.
• Komunikazio eta ordezkaritza gaitasuna. 

Lan baldintzak, ondorengoak: 
• Berehalako inkorporazioa eta 2021eko Araba Euskaraz itxi bitarteko lan kontratua (uztailaren lehen hamabostaldia). 
• Lanaldi partzialeko dedikazioa.
• EHIko Lan hitzarmenaren aplikapena. 
• Langilearen kategoria: Teknikaria.