KiVa eguna ospatu dute Lehen Hezkuntzan
Beste urteetan bezala, KiVa Ikastola garela gogoratzeko helburuarekin KiVa eguna ospatu dugu Lehen Hezkuntzan.
Goizetik hasita bakoitza bere gelan KiVa programaren aurkezpena tutoreek azaldu zituzten eta honekin batera KiVa arauak gogorarazi, baita eta KiVa pegatinak banandu ere.
Ondoren ikasleek KiVa logoa koloreztatu eta Ikastola osotik pegatu zituzten, GU KIVA IKASTOLA GARELAKO!
Jolastokia eta gero, hainbat ekintza ezberdin burutu zituzten: borobil magikoaren jolasa, emozio txartelen jolasa, rol-jolasak, Juanjo Respaldizak sortu zuen KiVa bertsoaren lanketa…
Azken txanpo ekintzan, “Jazarpenaren aurka” abestia gelaz gela abestu zuten eta gela bakoitzean grabatutako tartearekin bideo ederra prestatu dute gero. Burbuiletan antolatuta ere, ekintza ezberdinak egin zituzten eta bideo honetan etapa osoa agertzen da KiVrekin bat eginez, JAZARPENAREN AURKA!