IKASTOLAKO KAMISETEN BIGARREN ARGITALPENA

Eguraldiak orain arte jansteko betarik eskaini ez badigu ere, sekulako arrakasta izan du Ikastolako kamiseten ekimenak.

Guztioi, Laudio Txikin sartu berri den azken haurrari zein bila datozkion aiton-amonei, ikastolaren logoa duen kamiseta eskaintzeaz gain, ikastolaren xedearekiko atxikimendua eta jendartean gure proiektuari oihartzuna eskainiko dion ekimen xumea duzue.

Ekainaren 18an, 09:00etatik 15:00etara eskuragarri izango den bigarren argitalpena prestatuko dugu. Interesatuek ekainaren 10erako egin beharko dute eskaera oraingoan.

Egoitza nagusiko sarreran salgai diren ereduen ale bana izango ditugu erakusgarri. Hiru kolore ezberdin, berdea, zuria eta beltza, eskainiko ditugu  6 hilabeteko haurtxoetatik helduen XXL bitarteko tailuetan. Kamiseta guztiek prezio berbera izango dute: 8 euro. Eskaera orrian X batez adierazi ditugu momentuz agortuta dauden zenbait tailu.

Eskaera orria eskuratzeko, egin klik HEMEN.

Eskaera jaso ez dutenentzako oharra

Lehenengo eskaera jaso gabe duten familiek ostirala bitarteko epea, hilak 7ra artekoa, izango dute eskaera jaso eta ordaintzeko.  Epe hau behin gaindituta eskatutako kamisetak salgai jarriko ditugu berriro.