LEHEN HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZAKO HELBURU OROKORRAK

Nola garatzen dira 6-12 urtekoen konpetentziak?

Gizartean hobeto integra dadin ikasleak dituen gaitasunak garatzea da Lehen Hezkuntzako (LH) xedea. Etapa honetan ikasleak bere gorputza ezagutu eta baloratuko du, osasun ohiturak bereganatuz. Ekimen, ekintza propio eta harreman afektiboak garatzeko ere gai izango da.

Zeintzuk dira etapa honetako berezitasunak?

Ikasleak jardueretan parte hartzen du, eta dagozkion erantzukizunak bereganatzen ditu, ikuspuntu ezberdinak errespetatuz. Sineste, arraza, genero edo bestelako bereizkeriak baztertzen ikasiko du, elkartasunezko harremanetan oinarrituta.
Komunikazioari dagokionez,  ikaslea ahoz eta idatzizko mezuak ulertzeko eta sortzeko gauza izango da, euskaraz nahiz gazteleraz. Eta, maila xumeagoan, baita ingelesan ere.

Nola antolatzen da etapa ikasketei begira?

Lehen Hezkuntza hiru ziklotan banatuta dago, eta bakoitzak bi urteko iraupena du. Sei urte hauetan zehar ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako oinarrizko izango diren kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak ikasiko dituzte.

Emaitza akademikoen jarraipenik egiten al da?

Ikasleei eskaintzen diegun hezkuntza ahalik eta onena izatea nahi dugunez, gure ikasleen emaitzak aztertu eta beste ikastetxeenekin konparatu egiten ditugu. Horrez gain, Ikastolen Elkarteko beste ikastolekin batera, ebaluazio proba propioak prestatzen ditugu arlo instrumentaletan (hizkuntzak eta matematika) gure ikasleek lortzen duten maila egokia den egiaztatzeko.  Azterketa hauen guztien emaitzak pozgarriak dira eta gure hezkuntza eskaintzaren kalitatea bermatzen dute.

ESKOLA ORDUTEGIA

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan
09:00-12:30    Ordutegi lektiboa
        (LH5-6 13:00ak arte)
12:30-14:30    Bazkalordua
14:30-16:30    Ordutegi lektiboa
16:30-........    Aukerazko EKE ekintzak
Egun erdiko jarduna (iraila eta ekaina)
eta asteazkenetan
09:00-13:00    Ordutegi lektiboa
13:00-........    Bazkalordua. Tailerrak
16:30-........    Aukerazko EKE ekintzak

GURASOEN HARRERA EGUNA

Asteartero Lehen Hezkuntzako gurasoek dute tutorearekin seme-alaben bilakaera akademikoa ezagutzeko aukera. Txanda hartzeko telefonoz deitu, e-maila bidali edo seme-alabaren bidez ohar bat helarazi tutoreari.
Eguneko beste edozein momentutan derrigorrezkoa da ikasgeletara joan aurretik Idazkaritzan abisua ematea.

ORDUTEGIA:
16:30etik 17:30era

Asteartetan

94 672 78 92