GELA EGONKORRA

ARRETA PERTSONALIZATURAKO BALIABIDE EGONKORRA ESKAINTZEN DUEN GELA

 

Nola bideratzen da Lehen Hezkuntzan premia berezi larri eta iraunkorrak dituzten ikasleen eskolaratzea?

    Eskola-testuinguru arruntean funtzionatzeko arreta desberdinduagoa, oso indibidualizatua eta burutzen dituzten     zereginetan gainbegiraketa nahiz sarritan laguntza behar duten ikasle     batzuentzako beharrezko ikasgela da Gela Egonkorra. Egonkor izaera du baliabide egonkorrak eskaintzen dituelako: tutore espezializatuak, Hezkuntzan Laguntzeko Espezialistak, bestelako profesionalak (logopeda, fisioterapeuta, I.B.Z., …) eta Lanerako Bakarkako Programazioa garatzeko material eta ekipamendu berezia du.

 LHko  Heziketa Premia Berezi  Larri eta Iraunkorrak dituzten ikasleei zuzenduta dagoen gela. Hauexek dira ikasleriaren ezaugarriak:
burutiko atzerapen larria edo sakona, oinarrizko garapen-arlo batzuetan alterazio garrantzitsua (arlo sozialean, komunikazioan eta jokabidea), defizit sentsoriala edo mugimen-alterazioak bezalako beste nahaste asoziatu batzuen presentzia eta ingurune arruntean etengabeko laguntza eta gainbegiraketa eskatzen duten ikasleak.

GELAREN EZAUGARRIAK
• Gelako ikasle kopurua 4-5 ikaslera mugatua dago.
• Ikasle bakoitzak Banakako Curriculum-Egokitzapen esanguratsua du. Ezaugarri pertsonalak, hezkuntza premiak eta beharrizanak, interesak, beharrezkoak dituen laguntzak, autonomia pertsonal eta gizarte gaitasunak lortzeko beharrezkoak dituen ikasketak oinarri hartuta, Curriculumak izaera funtzional eta praktikoa du.
• Ikasleen inklusioa bermatzeko, ikastetxeko baliabide guztiak erabiltzen dira, betiere ikaslearen premia eta beharrizanei erantzunez: maila desberdinetako ikas-arloak, ekintza bereziak (antzerkiak, zinema, irteerak, Inauteriak, Olentzero, Santa Ageda…).
• Ikastetxe arruntean integraturiko espazio fisiko propioa du, bertan hezkuntza zereginaren zati bat planifikatu eta gauzatu ahal izateko.
• Ikastolako espazio komunak, ordutegiak, eskola-jardunaren banaketa eta egutegia berdinak ditu.

Ikasleen jarraipena. Hezkuntza-premia larriak dituzten ikasleen garapenaren berezitasunek banakako esku-hartzeak eskatzen dituzte. Horretarako koordinazio uneak eta lankidetza esparruak ikasturteko planifikazioan kontuan hartzen dira, ikasle bakoitzaren garapenean parte hartzen duten profesional guztien artean.

HELBURU OROKORRAK

  • Hezkuntza premia bereziak eta larriak dituzten ikasleen gaitasunak ahalik eta gehien sustatzea da xedea.
  • Norbere gorputza ezagutu eta kontrolatzea, higienerako eta ongizaterako oinarrizkoak diren ohiturak eskuratuz eta sendotuz.
  • Eguneroko bizitzako jardueretan gero eta modu autonomoagoan jardutea .
  • Beren portaera eta arauak kontrolatu, gizarte trebetasunak nahiz lankidetza eta laguntza-jarrerak garatuz.
  • Oinarrizko harreman eta elkarbizitza-guneetan (familian, eskolan, bizilagunen artean, auzoan) gizarte-harremanak garatzea, gizarte-arauak errespetatuz.
  • Beren oinarrizko premiak eta gogoak adieraztea hitzezko eta ez-hitzezko komunikazio-estrategiak garatuz.
  • Hurbileko ingurune fisikoak ezagutzea, adierazpen modu desberdinen bidez (jolasa, ikusmenezko lengoaia, komunikazio-sistema alternatiboak, etab.).
  • Hurbileko ingurune fisikoa behatu, arakatu eta ezagutzea, hura zaindu, errespetuzko jarrerak garatuz.
  • Bere inguruneko kultur adierazpen esanguratsuenak ezagutzea aktiboki parte hartuz.
  • Ikasketa funtzionalak eskuratu, norbere trebetasunetatik abiatuta, eskolako eremu eta ikas arloetan parte hartuz (banaka zein taldeka).