Bertsolaritza proiektua

Bertsolaritza proiektua: Bertsozaleen Elkartearekin batera, estrategia-plan sendo bat adostu eta sustatzea, bertsolaritza, eskola-curriculumaren barruan modu orokortuan garapena izango duen kultura-adierazpena izan dadin” (II Plan Integrala, 2.8.2).

Bertsolaritza Ikastoletan proiektua Ikastolak 2020 proiektutik abiatuta diseinatzea: hizkuntza-hezkuntzaren arloan curriculum-neurria eskolorduetan, bereziki.

Bertsolaritzaren sustapenerako ikastoletan bultzatzen eta garatzen diren jarduerak:

 Ikastolen Bertso Eskolak
    • Ikastoletako emanaldiak
    • Materialgintza
    • Bertso eskoletako ikasleen barnetegiak
 Eskolarteko Bertsolari Txapelketak
    • Lurraldeka
    • Euskal Herrikoa
 Argitalpenak (CD, liburuxka)

 

Hizkuntza proiektuaren ikuspegitik, Aisialdiko zerbitzuen eskaintza Xiba eta Bertsolaritza zerbitzuen proiektuarekin lotzea, hezkuntza-proiektu komunaren osotasunezko markoan” Plan Integrala, 2.8.3.