Albisteak

Haur Hezkuntzako lorategiak behin baino gehiagotan izan ditu biztanle berezi eta kuttunak eta aurten ere lortu dugu oilaloka dotore bezain zintzoa.
Gure algarek aztoratu eta txitatzeari utziko ote zion beldur ginen, baina ez da horrelakorik gertatu eta ekainaren bost aldera arrautzak kraskatzen hasiko dira eta gu hor ibiliko gara prozesu guztia behatzen.

Ekainaren 4an Ikastolako udalekuen aurkezpen bilera egingo da 16:30ean Areto Nagusian. Aurten ekainaren 22tik 27ra burutuko ditugu Zuhatza irlan.

Haur Hezkuntzako 5 urteko mailan ""GORPUTZA" gaia landu dugu azken hilabetean eta benetan diogu gustura aritu garela, asko ikasi dugula eta zuek ikusteko moduko zerbait ere sortu dugula. Hasteko gure gurasoek sekulako lana egin dute gu jaio ginen eguneko gora beherak kontatzen ETA GEHIENAK EUSKARAZ GAINERA!!! benetan TXAPELDUNAK izan direla esan dute andereñoek. Guk ere, dagoeneko, gauza asko dakigu gure gorputzari buruz. Andereñoak ere lagundu digu informazio gehiago bilatzen .... eta honekin guztiarekin lan handia egin dugu: informazioa bilatzen, partekatzen, eztabaidatzen, ... Orain pasabide eta eskailerak dotore-dotore jarri ditugu guk egindako lanekin eta sartzen diren guztiak begira-begira gelditzen dira (uste dugu txundituta gelditzen direlako dela)

Batxilergo 1.mailako ikasleok paraplegikoei eta tetraplegikoei buruzko hitzaldi bat izan dugu AESLEME elkartearen eskutik apirilaren 12an. Gehien harritu gaituena zera da: gure bizitzaren edozein momentutan gaur hitzaldian entzundako eta ikusitako egoerak gertatu ahal zaizkigula.

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek Aiaraldea Komunikazio Leihoa bisitatu zuten maiatzaren 7an. Gelan komunikabideak ikasten ari direla-eta, Aiaraldea Irratiak Laudion duen egoitzara hurbildu ziren. Gela bakoitzak irratsaio bana grabatu du: Mihian kili-kili eta Udaberriko loreak. Besteak beste, albisteak, olerkiak, aho korapiloak eta txisteak kontatu dituzte. Saioak entzuteko, egin klik izenburuen gainean.

garraio zerbitzuaren funtzionamendua

Ikastolen Elkartearen udako aisialdi eskaintzako Surf udalekuan izena emateko epea luzatu dute uztailaren 14etik 20ra bitarteko txandan. DBHko 3. Eta 4. mailako ikasleek maiatzaren 29a bitartean izena eman ahal izango dute ekintzan 943369637 telefonora deituz. Informazio gehiagorako hona hemen ekintza honi buruz sareratutako bideoa : http://vimeo.com/46763844#

Hilabete bat baino ez da falta Arabako Ikastolen jaia Aresketa Ikastolaren eskutik Amurrion ospa dezagun.

Kanpainaren azken txanpan gaudela, kamiseta salmentari azken bultzada eman nahi diogu Ikastolan. Horretarako, ostegunetik aurrera salgai diren haur eta helduen kamiseta eredu eta taila guztien erakusketa eta probagela izango dugu egoitza nagusiko sarreran norberak gustokoen duen eredua proba dezan.

Ikastolako guraso, ikasle, irakasle eta langile ez-irakasleen ordezkariak biltzen dituen Eskola Kontseiluak 2013/14 ikasturterako eskola egutegia erabakiko du maiatzaren 22an.
Ikasturtean zehar izaten diren jai egunen antolaketak iritzi ezberdin ugari sortu ohi du. Hau dela eta, gai honen inguruan gurasoen aldetik izan daitezkeen iradokizunak bildu nahi dituzte gurasoen ordezkariek Eskola Kontseiluak kontutan izan ditzan.

Orriak