Ikasturte amaieran bisitari berezia izan dugu ikastolan Haur Hezkuntzako neska-mutilok, ezkutaketan jolasten zekiena! Kirikiño bat! Gelaz gela ibili ondoren gauean goserik izan ez zezan, ura eta sagarra jarri genizkion eta hurrengo goizean gelara heldu ginenean, hara! han ez zegoen kirikiñoaren arrastorik eta handik aste betera jolastokian azaldu zitzaigun.