Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok Erdi Arora bidaiatu dugu. Gazteluak, printzesak, zaldunak, erromesak,... ezagutu ditugu. Ikastolako gainerako ikasleei ikuskizun eta erakusketa luzatu diegu. Nolako gaiak haiek!
Lehen Hezkuntzako 1. mailako neska-mutilak 2014 urteari ongi etorri esateko kantari ibili dira. Urte berria sasoi onean eta umore onez hasiera eman diote, hilabeteen kanta abestuz. Animatu eta etxeetan ere haiekin batera gozatu!.
Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Olentzero aurki, egun gutxi batzuren bueltan, bisitan izango dugula iragartzen hasi dira. Gabon-kanta eder hau grabatu dute Laudio Ikastolako kide guztioi "Eguberri eta Urte berri on" opa eginez. Eskerrik asko neska-mutilak!
Kaixo! Gu Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak gara, eta plastika orduetan egindako unibertsoari buruzko eskulanak erakutsiko dizkizuegu. Lan handia egin dugu zuei hau erakusteko, espero dugu gustokoa izatea.