hezkuntza

Xangorekin bidaiatzen

Aurten Xango oporrik gabe gelditu denez, gurekin bidaiatzea nahi izan du. Bost urteko geletan sei proposamen eskaini diogu. Txinara, Port Aventurara, Mexikora, New Yorkera, ...

ZERO POBREZIA EKIMENA

DBHko 4. mailako ikasleek “Zero Pobrezia” kanpaina ezagutu dute Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeko ordezkarien eskutik. Gure mundu honetan kontsumoak duen paperari buruz eztabaidatu dute eta ikus-entzunezko metodoen bitartez kontsumo jakitun eta arduratsuaren ikuspuntu ezberdinak ezagutu dituzte.

Lehen Hezkuntzako 3. mailak Txinari buruzko ikuskizuna eskaini du

“NI JAU”:
Yongzhu eta Mei Li gara, hirugarren mailako haurrak. Nahiz eta txinatar txontxongiloen itxura hartu, ahotsa Alaitz eta Aitzolek utzi digute (beraiek etxetxo barruan daude).

Heldu da oilaloka Ikastolara!

Haur Hezkuntzako lorategiak behin baino gehiagotan izan ditu biztanle berezi eta kuttunak eta aurten ere lortu dugu oilaloka dotore bezain zintzoa.
Gure algarek aztoratu eta txitatzeari utziko ote zion beldur ginen, baina ez da horrelakorik gertatu eta ekainaren bost aldera arrautzak kraskatzen hasiko dira eta gu hor ibiliko gara prozesu guztia behatzen.

LAN IKUSGARRIA EGIN DUTE 5 URTEKOEK GORPUTZA GAIA LANTZEKO

Haur Hezkuntzako 5 urteko mailan ""GORPUTZA" gaia landu dugu azken hilabetean eta benetan diogu gustura aritu garela, asko ikasi dugula eta zuek ikusteko moduko zerbait ere sortu dugula. Hasteko gure gurasoek sekulako lana egin dute gu jaio ginen eguneko gora beherak kontatzen ETA GEHIENAK EUSKARAZ GAINERA!!! benetan TXAPELDUNAK izan direla esan dute andereñoek. Guk ere, dagoeneko, gauza asko dakigu gure gorputzari buruz. Andereñoak ere lagundu digu informazio gehiago bilatzen .... eta honekin guztiarekin lan handia egin dugu: informazioa bilatzen, partekatzen, eztabaidatzen, ... Orain pasabide eta eskailerak dotore-dotore jarri ditugu guk egindako lanekin eta sartzen diren guztiak begira-begira gelditzen dira (uste dugu txundituta gelditzen direlako dela)

AESLEME elkarteak istripuen ondorioei buruzko hitzaldia eskaini die Batxilergo 1. mailako ikasleei

Batxilergo 1.mailako ikasleok paraplegikoei eta tetraplegikoei buruzko hitzaldi bat izan dugu AESLEME elkartearen eskutik apirilaren 12an. Gehien harritu gaituena zera da: gure bizitzaren edozein momentutan gaur hitzaldian entzundako eta ikusitako egoerak gertatu ahal zaizkigula.

LHko 2. mailako ikasleak Aiaraldea irratiko esatari aritu dira

Lehen hezkuntzako bigarren mailako ikasleek Aiaraldea Komunikazio Leihoa bisitatu zuten maiatzaren 7an. Gelan komunikabideak ikasten ari direla-eta, Aiaraldea Irratiak Laudion duen egoitzara hurbildu ziren. Gela bakoitzak irratsaio bana grabatu du: Mihian kili-kili eta Udaberriko loreak. Besteak beste, albisteak, olerkiak, aho korapiloak eta txisteak kontatu dituzte. Saioak entzuteko, egin klik izenburuen gainean.

Páginas

Subscribe to RSS - hezkuntza