Ikastolako DBHko ikasleak Europa osoko ikastetxeak harremantzen dituen etwinning ekimenean ari dira parte hartzen. Ikasturte hasieran Lip Dub bat ekoiztu zuten ikastolaren aurkezpen gisa eta orain 3 blog sortu dituzte ingeleraz egiten dituzten lanen berri emateko.
4 urteko neska mutilok ikasteko eta ondo pasatzeko hamaika aukera izan ohi dugu gelan eta eskulanen eguna berezia izaten da gehienetan. Oraingoan "HERENSUGEA" egitea proposatu ziguten eta sekulako saltsa antolatu genuen. Ostiralean lanari ekin eta astelenean Ikastolara bueltatzean herenzuge izurria genuen gelan!