Euskara Batzordea Agate Deuna bezperako kantaldia prestatzen hasi da.
Ohiturari jarraituz, otsailaren 4an Ikastolako guraso eta ikasle talde bat herriko kaleetatik kantari ibiliko da arratsaldeko 17:30etik aurrera. Kalejira Basalarrina Elkartetik abiatuko da eta bukaeran, 19:00ak aldera, askaria izango da berton partaide guztientzat.