Azken ekarpenak

Eskerrik asko erronkan parte hartu duzuen guztioi!

20:05ean konekta zaitez Udalaren web orriarekin danborradan denok batera aritu gaitezen!

Gaur 20:05ean dugu hitzordua! Azken entsegua egin eta... erretreta joteko prest?

Izaskunek Laudio Txikiren lehen urteetako danborraden argazki bilduma osatu du

Irune animatu da oraingoan San Prudentzio erretreta kitarrarekin jotzen. Etzi dugun hitzordurako prest?

Irati prest dago dagoeneko astelehenean etxeko balkoitik Haur danborradan parte hartzeko! eta zuk? Ba al duzu dena prest?

Hemen ditugu Eihartze eta Arixen txirularekin San Prudentzio erretreta prestatzen Jabi eta Bakarnerekin batera!

Oraindik ez duzu San Prudentzio martxa prestatu? Aroa, Nahie eta Iratxek lagunduko dizute!

Etxean egindako entseguen lehenengo bideoak jaso ditugu! Nork eta Aroa, Nahie eta Iratxe animatu dira! Hasi zurea prestatzen!

Apirilaren 27an ospatu behar dugun San Prudentzio Danborrarako prest? Irunek Erretreta kitarrarekin jotzeko egokitu du.