Azken ekarpenak

Eskerrik asko erronkan parte hartu duzuen guztioi!

Markel eta Paulek kalkulagailu bat prestatu dute etxean! Zuek bai sortzaile!

Ane Miren Agirrek etxean jarraitzen du Judo entrenamenduak egiten, nola moldatzen ari den kontatu digu.

Marko eta Suek baratza sortu dute balkoian, Martin eta Peruk hazitegi bat prestatu dute eta Izar ahuakate zuhaitz bat landatzera doa!

Aranzabal Alonso familiak etxean sormenari eta irudimenari eskaintzen dizkioten tarteen kronika bidali digu.

Hona hemen gaurkoan jaso ditugun etxean egiteko eskulan dibertigarri batzuk. Zurea bidaltzen animatuko?