SORMENARI SO: PARTEKATU IKASTOLA KOMUNITATEAREKIN

Familian bizitzen ari garen une honetan, seme alabekin, gertukoekin edota bakarrik ere, sormenari seguru tarte handia eskaintzen ari gatzaizkiola.

Hori kontutan hartuz, sortutako eta sortzeke dugun guztia elkarrekin partekatzeko proposatzera gatoz,  animatuko zara?

Albiste, argazki album eta bideoak eskainiko ditugu Ikastolako web atarian. Zuk aukeratu parte hartu nahi duzun atala eta bidali ekarpena sormenariso@laudioikastola.eus helbidera.

Musika, literatura, eskulanak, denborapasak, sukaldaritza, elkarrekintzak... aukera ugari dituzu sormenari ekiteko! Hemen dituzu zure lehenengo ekarpenerako ideia batzuk:

MUSIKA

Musika ardatz duten era guztietako emanaldiak: etxeko musikariek prestatutakoa, koreografiak, etxeko tresnekin sortutako musika instrumentuen emanaldia...

LITERATURA

Ipuin, poema, gogoeta, komiki, bertso, aholku edo gomendio litararioak (zer irakurri zein adinetan, zergatik, zertarako labur-labur azalduz; edota laburpen tentatzaileak eginez; edota book-trailerrak...).

ESKULANAK

Etxean egindako eskulanen bilduma osatuko genuke, etapaz etapa, mailaz maila, familiei argazkiak bidal ditzaten eskatuz (egilearen izena eta maila jarriz eta labur-labur azalduz nola sortu duten: materiala…). Marrazki, lamina, lego…edozein eskulan!! Txotxongiloak…

ARGAZKIGINTZA

Etxe barruan zein kanpoan (beti ere leihotik begira –jardina duenak jardinetik…) ateratako argazkiak lirateke. Gureak, etxeko maskotenak, egoera zehatz, baina esanguratsu batenak…nahi duzuena. Azalpen labur-labur batekin lagundua!

SUKALDARITZA

Gosari osasuntsua; Frutaren eguna, Zekaleak zertarako?; Baratzeko produktuak (Sukalorekakoek egin dezakete, letxugekin…); Reposteria; Proteina festa (proteina animalietan tortillak…). Etxean egindako plater bat eskaini (errezeta bidaliz, bideo bat eginez…).

KIROLA

Etxean egin behar dugun honetan zer egiten ari gara? Nola? Zertarako? Zergatik? Argazkiak bidali, bideoak…azalpen labur-laburrekin

DENBORAPASAK

asmakizunak, igarkizunak, diferentziak…eta nola ez? Mozorro edo pijama jaiak…irudikatuz. Material berziklatuarekin egindako mozorroak… Aurten AG21 gaia plastikoa zen birgogora dezakegu.

ELKARREKINTZAK

Taldean sortutako era guztietako erronka eta ekimenak.