DBH eta Batxilergoan ordezkapenak betetzeko lanpostu deialdia

Laudio Ikastolak DBH eta Batxilergoko  ondorengo bi lanpostuetan ordezkapenak betetzeko behar besteko titulazioa duten irakasleak behar ditu:

1. IKT, teknologia eta matematika

2. Gaztelania

Horrez gain, ondorengo titulazioak ere beharrezkoak izango dira:

· EGA edo titulazio baliokidea.

· Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).

Hautagaien gainerako titulazio osagarriak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.

Interesdunek curriculuma helarazi  www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atala baliatuta martxoaren 12a baino lehenago.